Idoia Azkarate eta Joxe Ramon Arrieta (Antzuola): "Auzolagunen jangeletan, noizko kalitatezko elikagaiak?"

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Azkarate 2011ko ots. 14a, 15:42

Haurrak jangelara eramaten dituen bikote bat gara. Herritik 7 kilometrora bizi garenez, zerbitzu hau erabiltzea erabaki genuen...

Hala ere, mila kezka ditugu buruan. Batez ere elikagaien kalitate aldetik. Alde batera utzita menuaren konposaketa; dieta hiper kalorikoak, maionesa, ketchupa, chip patatak...

Nondik hornitzen da elikagaiak lortzeko Auzolagun elkartea? Jaten dutenetik, zein portzentaje da produktu freskoa? Okela nondik dator? Eta arraina? Zein portzentaje da enlatatua? Eta kongelatua? Hainbat eskandalu iristen zaizkigu belarrietara elikagaien segurtasunaren inguruan.

Beldurturik gabiltza Alemaniako jakien toxina asuntoarekin; nork bermatzen digu ez dela handik jenerorik erosten? Eta panga arrainarena? Zenbat denbora egon dira arrain kutsatu hori jaten, merkea delako? Merkeenera joaten badira, non gelditzen da kalitatea? Eta osasungarritasuna?

Eusko Jaurlaritzari eskatu nahiko genioke taxuzko apustu bat egin dezan elikagaien jatorria eta kalitatea  zaintzeko. Hainbeste entzuten dugu Eusko Labela eta Euskal Okela eta bertako produktuak eta garaian garaikoa… hitz antzuak?

Pentsatzen dugu ordua dela haurren elikaduraren arduradun zuzenak direnek apustu serio bat egiteko, alde ekonomikoari bakarrik begiratzeari utzi eta kalitatezko jangela zerbitzua eskain dezaten. Apustu honek epe motzera eta epe luzera onurak besterik ez digu ekarriko.

Alde batetik, bertako baserritarrei eta ekoizleei erosita, inguruko sektoreak indartuko dira eta luzera begira haurren osasunean inbertitzea litzateke. Gero eta entzunagoak dira inguruko herrialdeetan jangela ekologikoak edota bertako produktuz hornitutako jangelak. Gure ustez, bidea hori litzateke, eta, kantitate handietan ezinezkoa bada, erraztu ditzatela bideak eskoletan sukaldeak irekitzeko; horrela, lanpostu gehiago ere sortuko genituzke eta haurrek herrietako produktuak jango lituzkete.

Pentsatzen dugu bolumen horietako aldaketa bat, bat-batean, zaila izango dela. Baina poliki-poliki, kontzientzia orokor batekin, pausoz pauso… aldaketa asko eman daitezke. Bejondeiola hordagoari eusten dionak!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak