Zabalik, euskal kulturaren leihorik zabal eta biziena

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2013ko abe. 4a, 20:32

Durangoko Azokaren 48. edizioa egingo du Gerediaga Elkarteak, bihartik domekara bitartean –abenduaren 5etik 8ra–. Eskozia izango da aurtengo herrialde gonbidatua; hango kultura eta hizkuntza propioa ezagutzeko aukera ekarriko du gurera. Argizaiola saria, berriz, William A. Douglass antropologo amerikarrak jasoko du, Euskal diasporaren inguruko ikerketa sakonak eta, orohar, euskal kultura bultzatzen egindako lana eskertzeko. Beste urte batez, uzta oparoa eramango dute debagoiendarrek azokara. Albiste barruan, Debagoieneko nobedadeak.

• • •

Debagoieneko saltokiak, aurkezpenak eta azokako guneak

• • •

Durangotik mundura, Azoka TVren eskutik


'Azukre koxkorrak'

Egilea: Ruper Ordorika.

Argitaletxea: Elkar.

Gustuko dituen hainbat euskal kantu ezagunen bertsio propioak egin ditu oñatiarrak. Askotariko estilo eta garaietako kantuak dira.

'Hil orduko bizi'

Egilea: Arkada Social.

Argitaletxea: Mauka Musikagintza.

Arrasateko taldearen laugarren lana da. Azokan aurkeztuko dute Higain estudioan grabatutako hamaika kantuko diskoa.

'HEMEN'

Egilea: Maite Toledo.

Argitaletxea: Beta.

Leku askotatik idatzitako eta leku askotara eramaten gaituzte orainean idatzitako poesiek. Glamourrarekin lotutako irudiekin jantzita.

'Zinegotzia'

Egilea: Fermin Etxegoien.

Argitaletxea: Erein.

Euskal Herria independente bilakatzen den egunean, zinegotzi eskuindar baten bizipenetan oinarritutako eleberri bizia.

'Konfeti kolore'

Egilea: Emon.

Argitaletxea: Baga-Biga.

Erritmo latindarrak, runba, reggaea eta baita rocka ere nahasten ditu bergararren diskoak. Jai girorako disko aproposa.

'Homo homini lupus'

Egilea: Malenkonia.

Argitaletxea: Autoekoizpena.

Hastapenetako laukote formatura itzulita, doinu gordin eta zuzenagoak batu dituzte oñatiarrek euren bigarren lan luzean.

'Hiztunpolisa'

Egilea: Jon Sarasua.

Argitaletxea: Pamiela.

Euskaltasunaren norabideaz idatzitako apunteak batu ditu aretxabaletarrak,  azkeneko urteotan egin dituen hausnarketak bilduz.

'Behin eta berriz jarraituko dugu duintasunez'

Egilea: Des-Kontrol.

Argitaletxea: Mauka Musikagintza.

Azkenengo lau diskoen bilduma izateaz gainera, Izarren azpian eta Haritzaren sustraiak kantu berriak, binilo formatuan.

'Bihotzeko doinuak'

Egilea: Juan Karlos Irizar.

Argitaletxea: J. K. Irizar.

Donostiako Poliklinikako langileei eskainitako bilduman, hamabi doinu instrumental barnerakoi eta sentikor batu ditu Irizarrek.

'Ospitaleko itsas kabia'

Egilea: Juan Karlos Irizar.

Argitaletxea:  J. K. Irizar.

Minbiziagatik edo beste gaixotasun larri batengatik ospitalean egonaldi gogorra egin duten haurrentzako bilduma da.

'Morphinapolis'

Egilea: Governors.

Argitaletxea: Baga-Biga.

Taldearen laugarren lanean,  Frenetikodrome-ren indarra eta Collage-ren melodia batzea lortu du Juan Sangre-ren boskoteak.

'Hori da umorea, maisu!'

Egilea: Maialen Marin eta Aiora Jaka.

Argitaletxea: Elkar.

2012ko Literaturako Nobel saridun Mo Yanen liburuaren euskarazko itzulpena; AEDren 26. Jokin Zaitegi sariketako lana.

'Consejos de guerra contra el clero vasco'

Egilea: Anxo Fereiro Curras.

Argitaletxea: Intxorta 1937 K.E.

Euskal klero garaitua edo altxamendu militarrari atxiki ez zitzaion apaiz taldearen omenezko lana; ahaztuen hormak apurtzeko asmoaz.


'Barruko arrastuak'

Egilea: Kepa Aranburu.

Argitaletxea: Irudiz.

Torturatuak izan diren bost oñatiarren testigantzak jasotzen ditu, besteak beste, Oñatiko Euskal Memoria Taldearen lana


'Allende los mares'

Egilea: Yon Suinaga.

Argitaletxea: Hiria.

XV. mendean euskaldunak  baleak arrantzatzera joaten zireneko garaian kokatutako intrigazko eleberri historikoa idatzi du bergararrak.


'Road to Memphis'

Egilea: Belceblues.

Argitaletxea: Autoekoizpena.

Memphisko Munduko Blues Txapelketan bergararrek bizitakoak batzen ditu ordubeteko iraupena duen ikus-entzunezkoak. 

'Akelarre'

Egilea: Los Galerna.

Argitaletxea: Gaztelupeko Hotsak.

Maskaradunen hirugarrena. Surf doinuez gainera, swing eta western musikak presentzia handiagoa dute saxoaren laguntzarekin.

'Bagauda'

Egilea: Bagauda.

Argitaletxea: Autoekoizpena.

Rock-and-rolla eta stoner musika egiten duen oñatiar gazte taldearen lehen lana. Udan grabatu zuten Musikortan estudioan.


'Rue matignon'

Egilea: Mery May.

Argitaletxea: Autoekoizpena.

Frantzian bizitako istorioak jasotzen ditu Arrasateko bakarlariaren lan berriak,  oraingoan lagun taldearekin badator ere.

'Convicts/Interprete'

Egilea: The Convicts/Interprete Desconocido.

Argitaletxea: Autoekoizpena.

Disko partekatu horretan, street-punk eta punk-rock doinuak dira nagusi. Talde bakoitzak seina kantu batu ditu bilduman.

'Angiolillo'

Egilea: Aittor Arantzabal eta auzolana.

Abenduaren 8an aurkeztuko da, 12:00etan, azoka alternatiboan, Sapuetxe gaztetxean, azoka ofizialetik oso gertu. Bergarako gaztetxeak bere stand propioa edukiko du bertan.

Aurkezpenak

EKAI Center

  • Abenduaren 5ean 13:30ean:  Gizarte Ekonomia eta Politika Publikoak (Gotzon Gondra, Ander Rham  eta Adrian Zelaia)
  • Abenduaren 6an, 19:30ean: Gipuzkoako Garapen Ekonomikoa (Pedro Iturbe eta Adrian Zelaia.
  • Abenduaren 7an 14:00etan: Eskualdeko Toki Garapena (Eñaut Apàolaza eta Adrian Zelaia.
  • Abenduaren 8an 18:00etan : Bizkaiko Ekonomia (Adrian Zelaia)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak