Edesakoen 'Martxa Urdina' manifestazioan heldu da amaierara

Iure Eizagirre 2013ko abe. 4a, 16:09

Arrasaten egin ditu azken kilometroak Edesako langileek atzo hasitako 'Martxa Urdina'k. Herriko gune ezberdinetan Fagor Etxetresnetako langile ohiak izan dituzte zain eta ehunka pertsonek aldarrikatu dituzte euren lanpostuak.

Ordubata jo baino lehen heldu da Edesako langileen 'Martxa Urdina' Arrasatera. Ordurako baina, ez zen urdina bakarrik, Fagor Etxetresnetako langileek -kamiseta gorriak soinean zituztela- eurekin bat egin baitute.

Ehunka langilek batera egin dute Mondragon Korporazioaren egoitza nagusira arteko bidea, Edesa Fagor parekatzea leloa zuen pankartarekin. Fagor eta Edesa ez ixteko, nahi izanez gero lana mantendu daitekeela eta borrokan jarraitzen dutela adierazteko oihuak egin dituzte bidean. Taldearen ate aurrera helduta, manifestazioak aurrera jarraitu du baina hainbat pertsona eranskailuak jartzen geratu dira.

Hartutako konpromisoa gogorarazten

Egoitzaren atzealdera joan da manifestazioa eta hamar minutuz bertan kontzentratuta egon dira. Berriro behera abiatu aurretik, Edesako adin jakin bateko langileendako irtenbiderik ez dutela aurreikusi eta Mondragon Taldeak bideragarriak diren enpresak mantentzeko konpromisoa hartu zuela ekarri dute gogora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak