Filipinei laguntzeko kanpaina martxan

Sergio Cano 2013ko abe. 2a, 18:21

Harremanek Filipinei laguntzeko dirua biltzeko kanpaina bat abiarazi du. Filipinaren larritasuna ikaragarria da eta egoera horretan laguntza kanpaina ugari jarri dira martxan.

Dagoeneko lehenengo asteak igaro dira eta tragediak hondoratutako herrialde bihurtu da. Hasierako heriotza eta hondamendiari elikagai eta laguntza sanitarioaren falta gehitu zaie, etxe, ospitale eta eskola gehienen suntsipena.

Yolanda tifoiak utzitako suntsipenaz gain, erakundeek biztanleei laguntzeko ezintasuna ere gehitzen da. Kaltetutako eremuak berreraikitzen hasi behar da berehala eta, horretarako, Harremanek laguntza eskatzen du. Berreraikitzeak denbora beharko du.

Hori lortzeko, pertsona, enpresa eta erakunde guztiei eskatzen die herriari elkartasuna erakusteko. Harremanek irekitako banku korronte hauetan lagun dezakezu:

  • Laboral Kutxa: 3035 0001 51 0010127016.
  • Kutxabank: 2095 5055 50 9113309330.
  • Caja Rural: 3008 0253 49 2793534526.
  • La Caixa: 2100 1972 03 0200112601.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak