"Bi aldeendako gogobetekoak edo pozgarriak izan daitekeen bestelako edozein irtenbide" aztertzeko gertu azaldu ziren Mondragon Taldeko agintariak eta hori ardatz, elkarrekin batzartzen segitzeko konpromisoa erdiestea ere lortu zuen Ordainduk.
Hilabete barru-edo, berriro
Horrexegatik, Mikel Olaberendako, Ordaindu Plataformako bozeramailearendako atzo iluntzeko batzarra "pozgarri samarra" izan zen. Horregatik, eta baita ere, orain arte ikusi ez duten gertutasuna ikusi dutelako Mondragon Taldearen aldetik. "Eta horrez gainera, onartu dute, adibidez, ekarpenen kontuarekin badagoela arazoa, eta orain arte ez dute horrelakorik egin", gehitu du Olabek.
Batzar eta mobilizazio gehiago
Taldeko ordezkariekin batzarrak egiten segitzeaz gain ("hilabete barru-edo"), erakundeekin berbetan segituko dutela ere iragarri du Ordainduk, eta baita mobilizaziotan ere.