Eroski Taldeak adierazi du banketxeekin adostutako plan estrategikoarekin erantzungo diola zorrari

Ubane Madera 2013ko aza. 28a, 11:27

2.500 milioi euroko zorra dauka Eroskik, azkeneko bost urteotan (2008-2013) 1.200 milioi euro amortizatu ondoren. Eta gainontzeko zorrari erantzuteko, banketxeekin plan estrategikoa hitzartuta dauka Arrasateko taldeak iaztik. Lau lerro ditu plan estrategiko horrek eta lanean dihardu.

"Eroskin, urtero irabazten ditugu 300 milioi euro (Ebidta). Horrekin gabiltza pixkanaka zorra txikitzen. Ditugun higiezin aktiboak (Eroskik jabetzan dituen saltokiak) saltzen baditugu, berriz, errazago ordainduko dugu zorra, baina hori higiezinen merkatuak berak ahalbidetu beharko du. Bien bitartean, 2011tik hona bezala, negozioari eusten gabiltza urteroko 300 milioiko Ebidtari esker. Gainera, badaude seinale batzuk erakusten dutenak higiezinen merkatua berpizten doala. Ikusi egin beharko dugu. Dena delakoa ere, 2016an, iragarritako tokian egongo gara", azpimarratu dute kooperatibatik.

Hain zuzen ere, kooperatibatik "iragarritako toki" hori da Eroskik iazko urtarrilean taldearen zorrarekin zerikusia duten 22 entitate finantzarioekin sinatutako hitzarmenean gauzatu beharreko plan estrategikoa. Labur esanda, 2.500 milioi euroko zorra dauka Eroskik, azkeneko bost urteotan (2008-2013) 1.200 milioi euro amortizatu ondoren. Eta gainontzeko zorrari erantzuteko, lehen esandako moduan, banketxeekin plan estrategikoa hitzartuta dauka Arrasateko taldeak iaztik.

Lau lerro ditu plan estrategiko horrek: saltokiak eraldatzea, lehentasunezko lurraldeak definitzea, supermerkatuak lehenestea hipermerkatuen aurretik eta efizientzian indarrak jartzea. "Hori da gure ibilbide orria", adierazi dute, eta gaineratu, horri esker badutela "marko ekonomiko-finantzario egonkorra 2017ra arte lan egiteko".

2.000 saltoki pasa

Eroski Kooperatibak 2.100 saltoki ditu, Estatu osoan, iparraldean hasi eta hegoalderaino. Saltoki horietatik 1.467 supermerkatuak dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak