Ordaindu plataformakoak Legebiltzarrera joan dira, bizi duten egoera salatzera

Eñaut Abarrategi 2013ko aza. 26a, 16:10

Fagor Etxetresnetako kapital sozialeko eta borondatezko ekarpenenen kaltetuak ordezkatzen dituen Ordaindu taldeak Eusko Legebltzarrerako bidea hartu du arratsaldeko lehen orduan. Bertan, garapen ekonomiko eta lehiakortasun batzordean parte hartuko dute, eta plataforma osatzen duten langileen egoera salatuko dute. Gasteizko bisitaren harira, Ordaindu plataformak agiria argitaratu du; albiste barruan, osorik.

Bertara ailegatutakoan elkarretaratzea ere egin dute.

Ordaindu plataformaren agiria

"FAGOR, MCC:  NON DAGO GURE DIRUA?

Ekitaldi honetarako deialdia egin dugu, gure adiskideak Eusko Legebiltzarreko garapen ekonomikoa eta lehiakortasun batzordean parte hartzen ari diren bitartean, 1000 lagun inguru jasaten dugun egoera larria, ilegala eta babesik gabekoa salatzeko. Izan ere gure lanpostutik kanpo geratzeaz gain, arazo mingarri hau pairatu behar dugu.

Duela urte baino gehiago, Erretore Kontseiluak (MCC-ren adostasunarekin) alde beharrezkotasunez, eta inolako batzarrik egin gabe, erabaki zuen ez itzultzea bazkide inaktiboen eta laguntzaileen maileguak eta borondatezko ekarpenak. Diru hori era ilegalean atxikituta dago: borondatezko ekarpenen aldetik, berreskuratzeko epea hilabetekoa delako eta maileguen kasuan derrigorrezko epeak ere daudelako.

Ordutik engainatuak izan gara eta ez dugu inolako informaziorik jaso. Kapitala ez itzultzeaz aparte, ez digute inolako bermerik eman etorkizunean berreskuratzeko. Gauzak horrela gutako asko egoera larrian gaude eta familia askorentzat hondamena izango da, bizitza osoan zehar nekez aurreztutako dirua galduko dutelako.

Tamalez egoera hau bideratzeko ahalegin guztiak alferrikakoak izan dira. Era askotako kapitalak eta ekarpenak zor zaizkigu bazkideoi, aktiboei zein inaktiboei, dagoeneko kobratuta eduki behar genituztenak. Badaude ere bazkide ohiak bost urteko epean kapitalaren itzulpena eskatu arren, bazkide aktiboa edo inaktiboa izateari baja jaso dutenak, eta dagozkien partidak kobratzen ez ditutztenak. Era berean badaude bazkideen oinordekoak direnak, esaterako hildako bazkide inaktiboenak, legez dagokien dirua oraindik berreskuratzeko daukatenak.

Zorraren partidarik handiena dagokie 1992tik Fagor Elektrodomestikokoek jaulkitako borondatezko ekarpenei (ez nahastu menpeko ekarpen deritzon iruzurrarekin).Kasu hauetan aplikatu beharreko araudian ezarritakoa jarraiki, ekarpenak berreskuratu ahal izateko, eskubidedunok derrigorrez aurkeztu behar izan dugu erreklamazioa eta hilabeteko epea (errealitatean askoz gehiago) igaro ondoren, Fagorrek, horretara legez behartuta egon arren, ez dizkigute ekarpen horiek itzuli.

Azken batean kontuak kontu adierazi ziguten 2014ko urtarrilean gure dirua kobratuko genuela. Halere ikusteko dago zer esango diguten data hori iristen denean.

Egoera larri honen aurrean, 2013ko irailaren 12an, erabaki genuen 200 kaltetu inguru bildutako asanblada egitea eta gure dirua berreskuratzeko kudeaketak eta izapideak egiteko gai den Batzorde bat eratzea.

Batzorde horrek Ordaindu du izena eta Erretore Kontseiluarekin izandako lehendabiziko elkarrizketan gauza handirik atera ez genuenez erabaki zen, kaltetu guztien izenean, Fagorreri burofax bidaltzea ondorengo eskakizun hauekin: Zorrei aurre egiteko diru-funtsa sortzea; zorraren zenbateko zehatza esatea, zorraren itzulpen epea ezartzea eta esigentzia-sorta honi 15 egutegi-eguneko epean erantzutea.

Zoritxarrez ez dugu erantzunik jaso. Orain dela gutxi, azaroak 14, 350 lagun inguru partaidetzarekin asanblada berri bat egin genuen, mobilizazio plana eta zenbait elkarrizketa burutzea erabaki zuena. Ordutik, MCC-ren presidentea den Txema Gisasola jaunarekin, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sailburua den Arantza Tapia andrearekin eta Enplegu eta Gizarte Politika Sailburua den Juan Mari Aburto jaunarekin elkarrizketak izan ditugu.

Gure ustez ez da onargarria ezta etikoa ere jasandako begirunerik gabeko tratu hau, are gutxiago kooperatibo batetik etorrita. Ez dugu halako burlarik merezi. Horren guztiaren ondorioz, erabaki dugu arazo hau jende aurrean zabaltzea eta adieraztea ez dugula amorerik emango: gure esku dauden baliabide guztiak GUZTIAK erabiliko ditugu justizia lortzeko. Gurea dena berreskuratu nahi dugu eta horregatik exijitzen dugu gure diruaren berehalako itzulpena edo horren ordez irtenbide bat eman diezagutela Erretore Kontseiluak sortutako egoera honekin behingoz amaitzeko.

Beraz, hartzekodunen konkurtsoan dagoeneko sartuta , nahi dugu MCC-k berak aurre egin diezaiela gure eskaerei eta beraien defendatzailea izan dadila, gure dirua ez itzultzeko erabakiaren erantzulekidea delako".

ORDAINDU BATZORDEA

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak