Jesus Mari Zabarte aske uzteko agindu du Auzitegi Nazionalak

Goiatz Arana Begiristain 2013ko aza. 20a, 14:12

Espainiako Auzitegi Nazionalak bederatzi euskal preso aske uzteko agindua eman du, atzo Fiskaltzak egindako eskaerari erantzunez, eta tartean dago Jesus Mari Zabarte 'Garratz' arrasatearra.

Jesus Mari Zabarte 1984an atxilotu zuen Guardia Zibilak, Hernanin. Hortaz, 29 urte egin ditu preso. 3/4ak beteta izanik, 2013ko martxoan zen ateratzekoa, baina Parot doktrina ezarrita 2014ko martxora arte luzatu zioten espetxealdia; Jaenen bete du azken espetxealdia. Parot doktrina ezarritako Luis Mari Azkargorta 'Kanto' aramaiorra azaroaren 8an gelditu zen aske, Estrasburgotik datorren ebazpenari kasu eginda.

Parot doktrina ezarritako beste bi preso debagoiendar geratzen dira gaur egun kartzelan: Jose Gabriel Urizar Gautxori (Arrasate, 1985ean atxilotua) eta Xabin Usandizaga (Oñati, 1997an atxilotua).

Jesus Mari Zabarte Garratz arrasatearrarekin batera Auzitegi Nazionalak gaur askatzeko agindu duen beste zortzi presoak dira: Jose Etxeberria, Ramon Uribe, Maitane Sagastume, Juan Jose Zubieta, Xabier Goldaraz, Juanjo Legorburu, Jokin Urain eta Manuel Gonzalez.

"Beste aukerarik ez"

Eduardo Torres Dulcek, Espainiako fiskal nagusia, atzo esan zuen "mingarria izan arren" ez daukatela Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Parot doktrinaren kontra jarritako epaia doktrina ezarritako presoei aplikatu beste aukerarik. Torres Dulceren arabera, "alferrikakoa eta jurisprudentzia aldetik ezinezkoa" litzateke fiskala Estrasburgoren epaia aplikatzearen kontra azaltzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak