Euskadiko Kooperatiben Goren kontseiluak adierazi du krisiaren gizarte-kostua ahalik eta txikiena izan dadin ekinbideak bultzatuko dituela

Goiatz Arana Begiristain 2013ko aza. 16a, 15:22

Fagor Etxetresnek bizi duten krisiaren harira, adierazpena kaleratu du Euskadiko Kooperatiben Goren kontseiluak. Bertan dio krisialdia eragin negatiboa ari dela izaten euskal kooperatiba batzuei dagozkien jarduera-arloetan eta, horren aurrean, gizarte-kostua ahalik eta txikiena izan dadin ekinbideak bultzatuko dituela eta Euskadiko kooperatiba-mugimendua indartzen lagunduko duela. Albiste barruan, adierazpena, osorik.

Euskadiko Kooperatiben Goren kontseiluaren adierazpena:

"Azken urteotan bizi dugun krisialdi orokorraren egungo egoera eragin negatiboa ari da izaten euskal kooperatiba batzuei dagozkien jarduera-arloetan.

Azkenaldian informazioaren munduan Fagor Etxetresnak-ek bizi duen egoera zailari buruzko albisteak zabaldu dira, kooperatiba ezagun honek hartzekodunen konkurtsora jo behar izan baitu, eta horrek garbi erakusten du zein gogorra den krisia kooperatiba honi dagokion jarduera-arloan.

Euskadin kooperatibismoa sustatu eta zabaltzeko organo gorena den Kooperatiben Goren Kontseilutik zera azpimarratu nahi dugu, egoera zail honetan krisialdia gehien pairatzen ari diren kooperatibetako bazkideekin solidario izateak duen balioa. Horren haritik, erakunde publiko garenez eta ordezkatzen ditugun sektoreekin lankidetzan, gizarte-kostua ahalik eta txikiena izan dadin ekinbideak bultzatuko ditugu, eta Euskadiko kooperatiba-mugimendua indartzen lagunduko dugu, uste osoa baitugu balio kooperatiboak indarrean daudela bete-betean, baina balio horiek berrinterpretatu beharra dago bazkideentzat eta kooperatiba bakoitzean parte hartzeko dauden organoentzat inoiz pentsatu eta nahi izan gabeko egoeren aurrean; sinetsita gaude euskal kooperatiba-mugimenduaren  etorkizuna ziur asko bestelakoa izango dela, baina, inolaz ere, itxaropentsua, zalantzarik gabe".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak