Lehen bazter zurituekin, abisu horia astebururako

Jon Berezibar 2013ko aza. 15a, 10:58

Zuritu ditu elurrak gaur Debagoieneko lehen bazterrak eta lehen testigantza grafikoa da irudikoa. 08:30ean Kurtzeta gainean ateratako irudia da (gehiago barnean). Datozen egunetan datorkigunaren aurrerakina da gaur goizekoa, tenperaturek beherantz egingo baitute asteburuan. Elur-maila 700 metrora arte jaitsiko da zapatuan eta igandean atzera ere gora egingo dute. Tenperaturek, maximoetan, ez dute 10 gradukoa gaindituko. Abisu horia ezarri du Segurtasun Sailak astebururako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak