'Amaren Eskuak' filmaren barrualdea ezagutzeko solasaldia egin dute Aroztegin

Ander Larrañaga 2013ko aza. 14a, 21:21

Gaur arratsaldean egin da Bergarako Aroztegi Aretoan Amaren Eskuak filmaren inguruko solasaldia. Karmele Jaioren eleberrian oinarritutako filma da, baina, Mireia Gabilondo bergararrak zuzendu du; gonbidatu ezin hoberik ez dagoelako, bertako zuzendaria ibili da hizlari solasaldian.

Sentimenduz betetako filma; hala definitzen du Amaren Eskuak pelikulako egile den Mireia Gabilondo zuzendari bergararrak. Detonatzailea Alzheimerraren gaia dela esan genezake, baina, atzetik duen testuingurua garrantzitsua dela azpimarratu du Gabilondok.

Berbaldi berezia

Azpiko trama honen eta pelikula egiterako orduan izandako gora-beheren inguruan egiteko bildu dira Aroztegin. Zuzendariarendako ezagunez betetako solasaldia izan da, jaioterriko herritarrak gerturatu baitira filmaren inguruan galdetzeko eta bide batez, zoriontzeko.

Herritarren artean oso harrera ona izan du. Aurreko hilean egindako Donostiako Zinemaldian ere ez zen gutxiago izan, saririk ez jaso arren, publikoak gustuz hartu baitzuen filma.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak