Kezkak argitzeko batzarrak egin dituzte Ordaindu plataformako kideek

Ane Miren Etxeberria 2013ko aza. 14a, 14:32

Ordaindu plataformak, bi bilera antolatu ditu gaur Fagor Etxenesnetako langileei zuzenduta, alde batetik plataformak berak emandako pausuen berri eman eta bestetik konkurtsoan sartu izanak langileei nola eragiten dieten adierazteko. Langileek bestalde, euren kezkak plazaratzeko aukera izan dute egoera honen aurrean nola jokatu behar duten ez dakite eta.

Gaurko bileran plataformako kideak zein bi abokatu izan dira eta batzar honen helburua egindako eskaerak finkatzea izan da gehien bat. Izan ere, Mikel Olabe plataformako kidearen esanetan, "eskaerak zentratzea nahi ditugu alde batetik aportazio boluntarioak daudelako eta bestetik prestamoak direlakoak" eta bi gauza desberdin dira. Gaurko bileran, gauzak argitu eta konkurtsoan sartu izanak zertan eragiten dieten jakiteko aukera izan dute abokatuen bitartez.

Plataformako kideek bestalde, MCC eta Fagorri arduraz jokatzeko eskatu die, egoera honen aurrean erantzukizuna dutelako. Langileek eginiko ekarpen boluntarioak berreskuratzeko fondo bat sortzeko eskaera egin dute Ordaindu plataformakoek ere, horretarako Txema Gisasolarekin elkartzeko nahi izan dute, euren egoeraz hitz egiteko, baina antza ez dute biltzeko aukerakin izan. Arantza Tapia eta Juan Mari Aburto sailburuarekin baina egoterik izan dute eta eurek "beren partetik egin dezaketen guztia egiteko eskaera egin diegu, eurek harreman zuzenagoa dutelako MCCko zuzendaritzarekin".

Konkurtso boluntarioan sartu da Fagor Etxetresnak eta egoera berri honen aurren, bazkideek hainbat pausu eman beharko dituzte konkurtsoaren oinarrien arabera. Bertaratutako abokatu Juan Barrerok esan duenez, "konkurtsoa likidazioan amaitzen bada, lehenengo beste batzuk izango dira onuradurak, instituzioak eta bankuak adibidez, eta gero, subordinatu bezala kontsideratzen direnak, kasu honetan langileak". Hortaz, euren diru jasotzerako orduan beste batzuk izango dute lehentasuna. Hau guztia kontuan hartuz, eta urtebetez euren eskaerak egiten ari direla kontuan izanda, kalera atera eta presioa egin behar dela esan du Olabek.

Presio ekintzak eta hurrengo bilerak

Eguenero, 18:00tatik 19:00tara Biterin elkarretaratzeak egiteko proposamena aurrera atera da, "presio moduan kalera atera behar dugu, eta denok hartu behar dugu parte" zioen Olabe. Halaber, Legebiltzarrera joango direla ere jakinarazi dute, Gasteizko parlamentarien aurrean euren egoeraz hitz egiteko. Oraindik ere ez dute data zehatzik, baina egun horretan parlamentu aurrean kontzentrazioa ere egingo dutela adierazi dute.

Hau guztiaz gain, plataforma legeztatzeko nahia ere aditzera eman dute eta horretarako eman beharreko pausu legaletan lanean dabiltzatela ere esan dute plataformako kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak