Fagor Ederlanek lantegi berri bat irekiko du Euskal Herrian

Leire Kortabarria 2013ko aza. 13a, 09:55

Fagor Ederlanek Comarth Engineering nazio mailako laneko ibilgailu elektrikoen lehen fabrikatzailearen kapital sozialean parte-hartze garrantzitsua eskuratu du. Parte-hartze horren ondorioz, Euskal Herrian lantegia egingo dute –oso litekeena da Debagoienean egitea– eta, epe ertainera, 70 lanpostu sortuko dira.

Ibilgailu elektrikoen lehen enpresa fabrikatzailean, Comarth Engineering-en kapital sozialean parte-hartze garrantzitsua erosi du Fagor Ederlanek eta akziodun nagusietako bat da orain, beste bi bazkiderekin -Demeter fondoa eta Antonio Martínez fundatzailea- batera.

Lankidetza horren ondorioz, Euskal Herrian lantegia egingo dute, produktu-gama berria egiteko; aukera asko daude lantegi berri hori Debagoienean egiteko, baina iturri ofizialek ez digute erabat ziurtatu hala izango denik. Jarduera industriala 2014an hasiko da, eta 70 lanpostu sortuko dira lehen momentu horretan.

Lankidetza hau elektromugikortasunaren negozioan –kooperatibaren gaur eguneko arlo estrategikoetako bat da hau–, Fagor Ederlan Taldeak negozio berriak sortzeko egindako estrategiaren eta apustuaren emaitza da.

Lantegi berria Euskal Herrian

Comarth Engineering laneko ibilgailu elektrikoetan lehen fabrikatzailea da dagoeneko Espainian. Produkzio planta Murtzian du eta posta banatzeko, hirietan banaketak egiteko eta lan publikoetarako ibilgailuetan espezializatua dago. Komertzialki presente dago Espainian, Frantzian eta Norvegian eta erreferentziazko enpresa da Correos, Frantziako La Poste edota Norvegiako Normen Posten bezeroentzat, besteak beste. 2010. urtetik Comarth Engineering-en partaidetza nagusia sektorean espezializtua dagoen Cleantech, Demeter Partners arrisku-kapitaleko firma frantziarrak du.

Comarthi, Fagor Ederlanek berrikuntzarako duen gaitasuna eta industria mailako ezagutza erantsiko dizkio.

Comarthek modelo gama zabala du dagoeneko, hauei kamioi arinak gehituko zaizkie eta postu bakarreko ibilgailu berritzaile bat, banaketa lanetarako bereziki garatu dena.

Gaur eguneko modeloak Beniajaneko (Murtzia) Comarth Engineeringen plantetan ekoiztuko dira, bertan daude gainera, markaren I+G sailak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak