Bere kasa konpontzen den karkasa kurbatua du LG-ren mugikor berriak

Jon Berezibar 2013ko aza. 5a, 11:25

Sei hazbeteko pantaila kurbatua duen mugikorra iragarri du LG-k. Atzeko aldean ditu botoiak G Flex modeloak eta bateria handi bat eta bera bakarrik konpontzeko gauza den karkasa dauka.

Kurbaduraren nobedadea da beste modelo batzuen kurbatze horizontala barik, G Flex-a ardatz bertikalean bihurritzen da. Forma honekin soinuaren kalitatea hobetzen da, fabrikatzaileen esanetan, eta baita ere, bideoak ikusterakoan, esperientzia hobetu egiten da.

Modelo berriaren beste ezaugarri deigarria karkasaren bere kasa konpontzeko gaitasuna da. Material elastiko bati esker lortzen du hori karkasak, urratu txiki eta kolpeen kasuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak