Fragmentazioa eten gura du Android-en KitKat bertsioak

Jon Berezibar 2013ko aza. 5a, 11:20

Nexus 5 modeloarekin batera aurkeztuko du Google-ek Androiden garapen berria: Android KitKat. Filtratutako informazioari esker jakina da Android-en egokitzapen ezberdinen fragmentazioa murriztea izango dela lehentasun nagusia. Horrez gain, hobekuntzak egongo dira konektibitatean, bereziki, izpi infragorriei, Bluetooth-ari eta NFC teknologiari dagokionean.

Android sistema eragilearen bertsio ezberdinak eta sistema bera egokitu behar den gailu mota kopurua handia ez da mesedegarria Google-en sistema eragilearentzat. Oso handia da Android darabilten dispositibo ezberdinen kopurua eta sistema eragilearen bertsio ezberdinak izateaz gain, gailu bakoitzak hardware ezberdina duenez, sistema eragile beraren bertsio bat gailu guztiekin bateraezin bilakatzen du. Sistema eragilearen zabalkunde azkarraren arrakastaren gakoa izan zena, orain, egonkortze fase baten, problema bilakatu da. Izan ere, garatzaileek konpatibilitate arazo handiak dituzte aplikazioak egiterakoan. KitKat-ekin, asmoa da gama baxu zein altuko gailuetan, hardware-a eta sistema gorabehera, guztientzat erabilgarria den Android egonkor bat izatea. 


Helburu horietaz gain Android berriak aurrera begirako urratsak ere planteatzen ditu Wearables delakoen joeraren barruan – erloju, betaurreko... inteligenteak –, sistema egokitu bat aurkezteko. Horrekin lotuta urrats kontagailuak, errotazioa bektoreak ala urrutiko kontrolentzako euskarrientzako prest egongo da sistema eragile berria, ahalik eta dispositibo gehiagorengana heltzeko. Berealdiko garrantzia duen eguneraketa izango da, hortaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak