2013-2014ko Neguko Bidezaintza Plana aurkeztu dute gaur Bilbon

Eñaut Abarrategi 2013ko aza. 4a, 18:57

Planaren aurkezpena ETKZ Euskadiko Trafiko kudeatzeko Zentroan egin da, eta bertan Garbiñe Saez Molinuevos Eusko Jaurlaritzarako Segurtasun Sailburuordetzaren Trafikoko zuzendariak negu honetarako lan-ildo nagusiak aurkeztu ditu. Bertan, Trafiko Zuzendaritzako teknikari adituez gain, Ertzaintzako, foru-aldundietako, autobideetako, emergentzia- eta meteorologia-zerbitzuetako eta Espainiako Gobernuko ordezkariek hartu dute parte. Neguko Bidezaintza Plana indarrean jartzeko baldintza batzuk bete behar dira.

Guztira 300 bitarteko mugikor baino gehiago baliatuko dira, tartean elurra kentzeko makinak, garabiak, patruilak eta zaintza eta laguntzarako ibilgailuak. Ertzaintzak, bestalde, trafikoko unitateetako patruilak jarriko ditu planaren zerbitzura; ez hori bakarrik, planaren fase operatiboan zehar, ertzain-etxeetako aginteen laguntza ere izango du planak. Horrez gain, zaintza eta koordinazio lanetarako laguntzako 112 ibilgailu izango dituzte foru-aldundiek eta autobideek.

Baina, Neguko Bidezaintza Plana indarrean jartzeko baldintza batzuk bete behar dira. Baldintza horiek, elur-kota 1.000 metrotik behera izatea, foru-aldundiek eta autobideek elurra kentzeko 159 makina mobilizatzea eta ETKZk zazpi garabi mobilizatzea ibilgailu astunak bideetatik kendu ahal izateko.

2012-2013ko neguaren balantzea

Gaur burututako bileran 2012-2013ko neguaren balantzea ere egin da. Hain zuzen ere, iragan neguan planaren informazio eta jarraipen fasea bederatzi aldiz aktibatu zen. Horietako seitan, fase operatiboa bera ere indarrean jarri behar izan zen, elurra egin zuelako 700 metrotik behera.  Iazko neguan euskal errepide-sarean zirkulatzeko datarik gatazkatsuenak honakoak izan ziren: otsailaren 5etik 13ra bitartean, otsailaren 22tik martxoaren 1era eta, azkenik, martxoaren 12tik 15era. Otsaileko elurte handiek zirkulazio arazo handiak sortu zituzten, batez ere,  Arabako errepide sarean.

Aldiz, martxoan izandako elur jasak ez ziren hain oparoak izan, eta, ondorioz, errepide-sare nagusia zabalik eta egoera onean izan zen unerik gehienetan. Trafiko Zuzendaritzak Neguko Bidezaintza Plana indarrean izan zuen epealdian 22.888 dei jaso zituen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak