"Fagorren kinka larriarengatetik kezkatuta", elkarretaratzea bihar

Ubane Madera 2013ko aza. 4a, 14:36

11:30etik 13:30era bitarteko elkarretaratzea deitu dute biharko, martitzena, Fagor Etxetresnek San Andres auzoan duen plantaren aurrealdean. "Fagor Etxetresnen kinka larriagatik kezkatuta den bazkide talde batek" egin du deialdia. Helburuak, honakoak: bazkide bakoitzaren bazkidetza aldarrikatu, bakoitzaren kasuistika kontuan har dezatela eskatu, batzar orokor bat abiaraztea eta Enplegu Bulego Korporatiboak "toki fisikoa" izatea. 

Azken asteotan, bazkide bakoitzaren egoeraren araberako taldeak sortu dituzte, eta biharko bilkuraren helburuetako bat da batzar edo asanblada orokor bat abiaraztea, modu horretan sortu diren taldeek batzar orokor horretan ere parte har dezaten.

Antolatzaileek adierazi dute elkarretaratze gehiago egiterik ez dutela baztertzen, baina hori biharko elkarretaratzearen parte-hartzearen arabera erabakiko dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak