Datorren astean hasiko dira aurtengo zarzuelako sarrerak saltzen

Imanol Gallego 2013ko urr. 31a, 15:24

Azaroko azken bi asteburuetan, hain zuzen, azaroaren 23an, 24an, 29an eta 30ean, zarzuela izango da nagusi.

Arrasateko Amaia antzokian. Izan ere, urteroko hitzorduari eutsiz, Izaskun Murgia elkarteko lirikoko kideak buru-belarri dabiltza La tabernera del puerto prestatzen. Mimo bereziarekin egindako lana izango da, elkarteak taularatu zuen lehen obra izan zen-eta.

Duela 13 urte taularatu zuten

Zarzuela horrekin elkarte lirikoak bere hastapenak gogora ekarriko ditu. Horrez gain, istorioa asmatutako herri batean gertatzen den arren, euskal musikak eta giroak presentzia berezia izango dute.
Sarrerak Amaia antzokiko leihatilan, Udalaren eta Kutxabanken webguneetan egongo dira salgai, 18 eurotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak