Gabonetako otarrak salgai Zuberoako Eperra ikastolaren alde

Aurten ere Zuberoako Eperra ikastola laguntzeko otarrak salduko dituzte. Proiektuaren helburuak bi dira nagusiki: tokiko janariak ezagutaraztea eta ikastolaren egoera ekonomikoa hobetzea. Izan ere, saski horiek Eperra ikastolaren diru iturriaren %5 izan ziren iaz: "Urtez urte otarren salmenta kopurua handituz doa, elkartasun sareak garatzen ari direnaren isla". Saskia eskatu gura duenak azaroaren 30a baino lehen eman behar da izena eta 'zuberoako.ikastola1@orange.fr' helbide elektronikora idatzita egin daiteke eskaera; xehetasun guztiak Zuberoako ikastolen webgunean.

Otarrak abenduaren 13an jasoko dira. Kopurua handia bada eskatzaileak emandako helbidera bidaliko dira eta kopurua txikia bada, berriz, Bedoñako Iturralde etxean jasoko dira. Debagoieneko enkarguak bakarrik hartzen dituzte. Ordainketarako honako kontu korronte zenbakia jarri dute: 3035 0059 87 0590098962. Saski bakoitzagatik 39 euro ordaindu beharko da.  

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.