iPad Air arina eta Mavericks sistema eragilea, Apple-en nobedade nagusien artean

Jon Berezibar 2013ko urr. 25a, 10:37

iPad tabletari iritsi zaio oraingoan berritzeko txanda. Arinagoa, finagoa eta azkarragoa da. Deitura ere aldatu diote eta Apple-en tabletaren bosgarren belaunaldia iPad ‘Air’ deiturarekin bataiatu dute.

Esamesak konfirmatu besterik egin ez diren aurkezpena izan zen joan den eguaztenekoa eta diseinu ezaugarriek piztu zuten gehien arreta.  Merkatuko tabletik arinena da iPad berria; 453 gramo eta 5,7 mm-ko sendoera; laugarren belaunaldiko modeloa baino %28 arinagoa da iPad Air-a. Arinagoa izan arren, ahalmen aldetik, potentzia gehiago dauka modelo berriak, 64 biteko A7 prozesatzailearekin, eta errendimendu grafikoari dagokionez, bikoiztu egiten du iPad 4arena, esate baterako. Bigarren prozesatzaile batekin ere badator tablet berria, errendimendu horretan laguntzeko. Ezaugarri orokorrei dagokienez, pantailak Retina delakoa jarraitzen du izaten eta haririk gabeko konexioa ere azkartu egin diote iPad-ari.


Aurkezpen gehiago

iPadaz gain, makina bat nobedade gehiago eman ditu ezagutzera Apple-ek aurkezpenik berrienean. Tableten barruan iPad Mini modeloa ere berriztu egin dute eta mahaigaineko ordenagailuentzat, gertu daukate sistema eragilearen bertsio berria: OS X Mavericks. MacBook Pro berriekin ere badator Apple, Retina pantaila ekarriko dutenak eta software-ari dagokionez, iLife eta iWork suite-ak berritu dituzte iOS eta Mac-entzako, doan.


Mavericks ordenagailuentzako

Sistema eragile berriak dakartzan aldaketek eman zuten atentzio gehien. Izen estiloan aldaketa ekartzeaz gain, felidoen gaitzizenak alde batera laga dituzte-eta.  Lehen begiradan iOS berriaren diseinuaren garbitasunera gerturatzen da mahaigainentzako eta eramangarrientzako Apple-en sistema eragile berria. Ohar sisteman, Finder delakoan eta etiketatze sistema berrian daude nobedade garrantzitsuenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak