Iktusa ekiditeko doako txekeoak egin dituzte Aita Menniren Azoka kaleko Eguneko Zentroan

Ander Larrañaga 2013ko urr. 29a, 20:24

Gaur, urriaren 29a, Iktusaren Nazioarteko eguna da. Honen berri emateko eta herritarrak gaixotasuna hobeto ezagutzeko, Aita Mennik antolatuta, Arrasateko Azoka Kaleko Eguneko Zentroan doako balorazioak eta iktusa ekiditeko aholkuak eman dituzte. Ondoren, Iktusa ekiditeko hitzaldia egin dute Kulturaten.

Hasiera batean hitzordua zutenek izan zezaketen doako txekeoa, baina, gerturatu den edonori eskaini diote azkenean azterketa hau. Gutxi gora-behera 15 lagun inguru hurbildu dira orduro kezkatzekoa den gaixotasun hau saihestu nahian.

Orokorrean jende edadetuarekin erlazionatzen dugu gaixotasun hau baina gazteen artean batzuetan ere ematen dira kasuak: horregatik antolatu dira azterketa hauek.

Iktusa pairatu dutenak astero bi bider joaten dira Azoka kaleko Eguneko Zentrora, errehabilitazioa egitera. Prozesu hau oso luzea da,  iktusa pairatzea ezinezkoa iruditu daitekeen arren, errekuperazioa kaskarra eta zaila izan ohi da.

Iktusaren inguruko hitzaldia egin dute

Iktusa, zer egin daiteke lehenako eta geroago? lelopean egin dute iktusaren inguruko hitzaldia Kulturaten. Izenak argi azaltzen duen bezala, iktus bat nola aurreikusi, lokalizatu eta gerora nola jokatu behar den erakutsi dute eta argibide batzuk eman dituzte halako egoeratan nola jokatu behar den jakiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak