Edukiontziak banatzen hasi dira Eskoriatzan eta Bergaran

Ane Miren Etxeberria 2013ko urriaren 29a

Eskoriatzan atzo eta gaur aritu dira herritarrei euren edukiontziak banatzen. Organikoa batzeko bi ontzi; papera eta kartoia biltzeko bat, eta errefusarentzako beste bat jaso dute eskoriatzarrek. Bergaran, aldiz, gaur izan da lehenengo banaketa eguna. Oxirondoko Azokan ari dira ontziak banatzen. Herritar bakoitzak hiru edukiontzi izango ditu: bi organikoa jasotzeko eta bakarra errefusarendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak