Bertako produktuen otarrea eskuratu dute Zuriarrainek eta Atxak

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko urr. 28a, 16:02

Mankomunitateak antolatutako Ura eta Erreka Deba Ibarrean argazki lehiaketaren sari banaketa egin dute eguerdian eta hala, Oier Zuriarrain eta Xabier Atxa arrasatearrek bertako produktuekin osatutako otarreak eraman dituzte etxera.

Sari banaketa Mankomunitatearen egoitzan, Arrasaten, egin dute eta Maren Belastegi Bergarako ordezkari politikoaren eskutik.

Bi kategoriatako irabazleek eskuratu dituzte otarreak, batetik Oier Zuriarrainek 14 urte arteko kategorian jaso du lehenengo saria; Xabier Atxak aldiz, 14-65 urte artekoenean. Hirugarren katoria bat ere bazegoen arren –65 urtetik gorakoak– hutsik geratu da saria.

Ura eta Errekaren astea, "arrakastatsua"

Horrez gain, Ura eta Errekaren astearen inguruko balorazioa ere egin du Belastegik. Bide onetik joan dela esan du eta antolatutako ekintzen artetik arrakastatsuenak, "erreka garbiketa eta araztegira egindako bisitak" izan direla azaldu du. "Erantzuna ikusita, datorren urtean ere egitea pentsatu dugu"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak