‘Ura eta Erreka Deba Ibarrean’ asteko argazki lehiaketak baditu irabazleak

Goiatz Arana Begiristain 2013ko urr. 23a, 22:00

Irailaren 20an bukatu zen 'Ura eta Erreka Deba Ibarrean' izeneko astearen barruan aurten antolatu duten argazki lehiaketara lanak aurkezteko epea. Jasotakoen artean aukeraketa egin dute eta bi irabazle izendatu: Oier Zuriarrain Perez eta Xabier Atxa Zugazti arrasatearrak.

Berez, hiru kategoria zeuden aurreikusita, baina horietatik bat hutsik geratu da, 65 urtetik gorakoena, hain zuzen ere. Hiru sari beharrean, bi banatuko dituzte, beraz. 14 urtera artekoen kategorian, Oier Zuriarrain Perez da irabazlea; eta 14-65 urte bitartekoen kategorian, Xabier Atxa Zugazti. Bertako produktuekin osatutako otar bana jasoko dute.

Sari-ematea, astelehenean

Irabazleek datorren asteko astelehenean, urriak 28, jasoko dute saria, Debagoieneko Mankomunitateko egoitzan; 12:45ean hasiko da sari banaketa ekitaldia. Bertan izango da Maren Belastegi, Bergarako zinegotzia, sariak banatu eta Ura eta Erreka Deba Ibarrean astearen gaineko balorazioa egiteko.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak