Joseba Beldarrain, Geyser-eko gerentea: "Lanean segituko dugu Vaillant Group alemaniarrendako produktuak hornitzen"

Ubane Madera 2013ko urr. 23a, 13:59

Fagor Etxestrenetako langileak langabezian daude astelehenetik, baina taldeko kide den Bergarako Geyser-Gastech S.A. lantegiaren kasua apartekoa da, gehienbat, lanean segitzen dutelako; momentuz, behintzat, 170 langilerendako lana bermatuta dute. Gainera,  ildo horretan, bertako arduradunek lasaitasunerako mezua gura dute helarazi, bai euren hornitzaileei, eta baita bertan lanean dihardutenei ere.

• • •

Mondragon Korporazioak Goienari bidalitako oharra:                            "Egoera zail honi aurre egiteko elkartasun mekanismoak indartuko ditugu"

• • •

Andoni Azkargorta, Etxetresnen Kontseilu Sozialeko kidea: "Sentimendua da galduta gaudela, ez dakigulako, oraingoz, zeintzuk izango diren irtenbideak"

Kooperatibako Kontseilu Sozialak gaur egin du batzarra, 10:00etan. Egoera aztertu eta hemendik aurrerako lan ildoak zehazteko egin dute bilera. Orain arte entzundako berriei buruz ez dute baieztapen ala gezurtamenik jaso. Ondorioz, ardura, pena eta zalantza dira, une honetan, langileen artean zabaltzen diren sentimenduak.

Joseba Beldarrain da Geyser Gastech S.A.ko gerentea, eta hark kontatu du zela joan den eguaztenera arte –urriak 16– normaltasunez jardun zuten lanean eta hortik aurrera etorri direla aldaketak. "Urriaren 17an eta 18an ez genuen lanik egin, Fagorrekoaren ostean lan-taldea berrantolatzeko. Hori egin ostean –248 langiletatik 70 kalean geratu dira– oraingo astelehenaz geroztik lanean dihardugu, eta hala segituko dugu Vaillant Group alemaniarrendako produktuak hornitzen. Gu ez gaude hartzekodunen aurre-lehiaketan sartuta, eta Vaillantek epe motzean ez du beste aukerarik hemen jarraitzea baino. Bestalde, Fagor ez dugu galdutzat ematen. Guri, behintzat, hori transmititu digute. Eta Fagorrek gurekin zorra duen arren, zor horren bi herena aseguratuta dugu".

Geyser-Gastech SAko langileen egoerari dagokionez, berriz, "lantaldeko 50 izan ezik, gainontzkeo guztiak –kalean geratu direnak barne)– Fagorreko bazkideak gara", kontatu du Beldarrainek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak