Hemen da Ubunturen mugikorretarako bertsioa

Jon Berezibar 2013ko urr. 22a, 12:00

Canonical-en sistema eragilea iritsi da mugikorretarako prest. Dispositibo askotarako dago prest, baita Google-en Nexus gamako zenbait mugikorretarako ere. Garatzaileentzako bertsioa da oraingoz askatu dutenak.

Barikuan askatu zuten bertsioa garatzaile eta fabrikatzaileentzako gomendatutakoa da baina sistemak, erabiltzaileari iristen zaionean, izango duen itxura ikusteko balio du. Honela, sistema eragile berriak interes handia piztu du erabiltzaile aurreratuen artean. Ubunturen orrian sortutako wiki baten bitartez jaitsi eta instalatu ahalko dute interesa dutenek sistema eragilea.


Modelo gutxi batzuk

Oraingoz nahiko mugatua da sistema har dezaketen mugikorren zerrenda: Nexus 7-a (aurreko modeloa), Nexus 4, Nexus 10 eta Galaxy Nexus, nagusienen artean.
Canonicali dagokionez – Ubunturen enpresa da – ez du azkenean mugikorrik aterako nahiz eta Ubuntu Edge delako modelo espezifikoa merkaturatu ahal izateko finantziazio bila ibili diren, abuztura arte. Canonicalen apustua da bere sistema eragilea ahalik eta mugikor gehienetan ikusi ahal izatea eta horretarako banatu du hasierako bertsioa.
Bertsio hau, hain zuzen, mahaigainekoaren bertsioaren moldaketa bat da, Windowsek ezarri duen estrategia berdina jarraituz.


Orain, baina, kontsumitzaileengan baino, garatzaileengan daude pentsatzen, haiek konbentzitu guran. Izan ere, sistema eragile ona izateaz gain arrakasta garatzaileek aurkez ditzaketen aplikazio eta garapenetan daude, sistemari berari benetako balioa erantsiko diotenak eta ondorioz erabiltzaileak erakartzeko balioko dutenak. Askatu duten bertsioa erabat doakoa bere aukera guztietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak