Facebook-en profila ezingo da aurrerantzean bilaketatik ezkutatu

Jon Berezibar 2013ko urr. 16a, 10:00

Orain arte Facebookeko erabiltzaileek euren profila bilaketetatik ezkutatzeko aukera izan dute. Hala, nahiz eta profil aktibo baten jabe izan, erabiltzaildek aukera zegoen beste erabiltzaile batek  haien izena bilatuz gero, emaitzetan ez agertzeko.

Hori desgaitzea erabaki du Facebook-ek erabiltzaile guzti guztientzat. Lehen abisu moduko bat egin zuten abenduan, ordurako aukera hori erabiltzen ez zuten erabiltzaileei desgaituko zietela esanez. Orain, ostera, profil mota guztiei eragingo die erabaki berriak.


Arrazoien artean, azaltzen dute bilatzaile moduan sendotu gura dutela sare soziala eta bilaketa beraren erabilgarritasuna oztopatzen zuela aukera horrek, ezagunen artean zenbait lotura egitea ere galarazten zuelako. Are beharrezkoagoa suertatu zaien hori Graph Search aplikazioa luze eta zabal erabiliko zutela erabaki zutenean. Bilaketa berri horren emaitzetan mota guztietako informazioa sartu gura dute, Facebookeko erabiltzaileek eurek osatzen dutena.


Emaitza osatuak

Profil guztiak publiko egiterakoan erlazionatutako informazioa emango da eta horregatik zaie beharrezkoa erabiltzaile guztien agerikotasuna. Izan ere, "Bilbon bizi diren surflariak" bilaketa eginez gero, termino horiekin lotutako erabiltzaile, leku ala negozioen loturak emango lirateke eta emaitzak ahalik eta osatuenak izateko, erabiltzaile guztien agerikotasuna zaie ezinbestekoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak