Mahaigaineko ordenagailuen salmentak, berriz ere behera

Jon Berezibar 2013ko urr. 15a, 12:00

Erosteko ahalmenaren murrizketa da arrazoia, tablet eta mugikorrek eragin dituzten kontsumo ohituren aldaketaren gainetik. Kontsumitzaileak ekipamenduaren bizitza ahal bezain beste luzatzen saiatzen dira.

Mahaigaineko ordenagailuen merkatuak etenik gabe jarraitzen du behera egiten, bai PC delakoena zein Mac-ena. Kontsumitzaileen erosteko ahalmenaren murriztea, tablet-en hazkundea eta smartphone merkeagoen etorrerak eragin zuzena izan dute, datuen arabera. Horrek guztiak, mahaigaineko ordenagailuak bigarren plano batera bultzatu ditu erosleen lehentasunetan.


PCen merkatua da murrizketa handienak izan dituena. Salmentek, IDC ikerkuntza etxearen datuen arabera, %8,6ko beherakada izan dute urteko lehen hiru hilabeteetan. Orain urte gutxi arte gehiago ala gutxiago, baina urte bakoitzean aurreko urtean baino salmenta handiagoak izaten ziren PCetan  baina orain dela urtebetetik hona, ez da halakorik gertatu, lehen aldiz historian. Lehen begiradan, tablet eta smartphone-en zabalkunde handiak eragin nabaria izan duela ematen du eta horren aurrean erabiltzaileek ekipamendu zaharra berritzeko erabakia geroratzea ere ondorio da.
Apple ere ez dago joera horretatik kanpo. Lehen baino Mac gehiago saltzen badira ere, hazkundea geldiagotzen dabil poliki-poliki. Oraindik ere, noski, PC eta Mac-en salmenta proportzioan askoz ere handiagoa da eta erabiltzaileak ere ez dabiltza mahaigaineko ordenagailuak tablet eta mugikorrekin ordezkatzen. Krisia da mahaigainekoen salmenten urritzearen arrazoi garbi eta nagusia IDC etxearen txostenak ondorioztatzen duenez.


Jokabide aldaketa

Estatu Batuak, Europa eta Hego Amerika dira merkaturik sendoenak eta horietan guztietan kontsumitzaileek erosteko ahalmena galdu dute. Etxerako ekipamendu informatiko berria erosteko erabakia atzeratzen dabiltza kontsumitzaileak, geroago eta gehiago. Batetik, ekipamenduaren bizitza ahalik eta gehien luzatzen saiatzen dira jabeak. Honela gero eta sarriago jotzen da piezak ordezkatu ala hardwarea-a zatika hobetzen jotzera eta lehen ordenagailuan egiten zituzten lan asko, erabiltzaileek orain mugikor eta tabletetan egiten dituzte. Badago bigarren joera bat ikerketak azaleratu duena. Antza, tablet aukera geroago eta merkeagoa izatean, denda batera ordenagailu berri bat erostera joandako asko  etxera mahaigaineko berriarekin barik, tablet batekin itzultzen dira eta ekipamendu zaharra guztiz matxuratu arte dagoenetan lagatzea erabakita, nonbait. Joera ez da gailu batek bestea ordezkatzea, erabilpen helburuak dira gailuen artean definitu direnak. Eramangarriak edukien kontsumo, kontsulta eta aisiara bideratzen diren moduan, lanerako tresna gailu ezberdinek osatutako ekosistema teknologikoaren ardatz bezala, mahaigaineko ekipamenduek segitzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak