Barikuan hasiko duten doluari buruzko tailerrerako izenematea oraindik zabalik dago

Jon Berezibar 2013ko urr. 14a, 10:56

Egubakoitzean hasiko da doluari buruzko tailerra, domekara arte, Bidegin elkartearen eskutik. Interesatuek oraindik aukera dute izena emateko.

Urriaren 18, 19 eta 20an Doluaren bidetik... Bizi irautetik, bizitzera tailerra egingo dute bosgarren aldiz Asis Topagunean Arantzazun, dolua lantzen duen Bidegin elkartearen eskutik.

Tailerraren gidaria Bidegin elkarteko Izaskun Andonegi izango da eta helburua da senitarteko edo familiakoaren heriotzari aurre egiten laguntzea.

Interesatuek izena eman behar dute aurrez honako bi helbideetara zuzenduz: 
info@bideginduelo.org edo Arantzazura deituta 943 781315 / 669 256852.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak