Google-ek berriz ere aldatu du algoritmoa bilaketa 'inteligenteagoak' egiteko

Jon Berezibar 2013ko urr. 7a, 15:11

Ahotsean eta galdera mota naturaletan sakondu gura dute horrela. Konplexu deritzen bilaketen emaitzak hobetu gura dituzte eta horregatik aldaketa. Bilaketaren, zelanbait azaltzearren, formula matematikoa 2010ean eguneratu zuen azken aldiz Google-ek, aldaketa nabariekin.

Algoritmo berri batekin ordezkatu du lehengoa, 2010ekoa, Google-ek. Erabateko ordezkapena egin dute, orain dela hilabete hasitakoa eta joandako eguaztenean jakinarazi dutena. Munduko bilaketen %90-a orain algoritmo horren bitartez prozesatzen dira. Konplexu deritzen bilaketen emaitzak hobetu gura dituzte eta horregatik aldaketa. Bilaketaren, zelanbait azaltzearren, formula matematikoa 2010ean eguneratu zuen azken aldiz Google-ek, aldaketa nabariekin. Orain egin dutenak, Hummingbird goitizenez bataiatua, fasea berria irekiko du bilaketen handikiarentzat.

Azalpenak urri, oraingoz

Iragarpen soil batekin eman dute berria Google-en eta oraingoz argibide gehiago eskaintzeko prestutasunik ez dute agertu, Interneteko giltzen egungo jabe bezala, urrea balio baitu sekreturik gordeenak. Aldaketaren zergatia, ostera, azaldu dute. Erabiltzaileen galdera konplexuei erantzun hobea emango ei die algoritmo berriak. Galdera konplexu horiek lengoaia naturalean egiten diren galdera horiek lirateke, ez gaur egun bezala, hitz-gakoen konbinazioen bitartez eginiko bilaka hutsak direnak. Bilatzaile inteligentearen bidean, urrats berria da Google-entzat gainera, helburua erabiltzailearen bilaketa bera iragarri, erantzun zuzena eman eta baliagarriak izan dakizkioken datu erantsiak eskaini ahal izatea baita. Orain arte Google webguneen indexazio sakonean ibili da lanean eta orain emaitzen ordenan sakonduko du, errelebantzia irizpide berriekin. Bilatzen den hitz bakoitzaren esangura zehatza barik, testuinguru orokorra hartuko gehiago aintzat aurrerantzean.


Honekin lotuta eta algoritmo berriarekin, ahots bidezko bilaketak garrantzia handia izango du. Udatik egin daitezke ahots bidez bilaketak Google-en eta orain, ingelesez soilik une honetan, galderak eginez ere egin daitezke bilaketak eta zuzenean aginduak eman. Horrez gain, filtroen bitartez emaitzak berrordenatzeko aukera ere ematen du jada bilatzaileak eta produktuen ala objektu bilaketen kasuan osagaien taulak ere emango ditu Google-ek. Bi produktu edo gairen arteko konparaketa ere eskaintzen da taula horien bitartez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak