Skype osorik euskaratu dute, Windows-entzat oraingoz

Jon Berezibar 2013ko urriaren 7a

Boluntario talde batek Skype aplikazio osoa euskaratu du, oso osorik, 6.1 bertsiotik aurrerako guztietan. Lanean segitzen dute eta oraingoz Windows-erako bertsioa soilik eskuratu badaiteke ere, gainontzeko sistemetarako lanean dihardute itzultzaileek. Kaleratu duten bertsioa Eusko Jaurlaritzako teknikari batek gainbegiratua dago.

Sourceforge-en proiektua abiarazi eta lanean ibili da talde bat. Instalazioa egiteko '.lang' fitxategia  gunean aurki daiteke, doako deskargan. Une honetan Linux-erako bertsioarekin dabiltza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak