14k deklaratu dute dagoeneko

Ubane Madera 2013ko urr. 3a, 15:45

Herrira-ren kontrako operazioan atxilotutako 18 lagunetatik 14k dagoeneko deklaratu dute epailearen aurrean. "Hala esan digute. Baina guri ez digute ezta ate aurrean egoten ere. Eraikinaren albo batera ekarri gaituzte, eta hementxe gaude, talde dezente handi bat, 80-100 bat lagunekoa. Orain etenaldia egin dute eta 17:00ak arte ez dira berriro deklarazioak hartzen hasiko", kontatu du Ekain Zubizarretaren aita Xabier Zubizarretak.

"Baina guk ez dakigu ezer. Ezin gara barrura sartu. Pentsatzen dut seguru aski denak epailearen aurretik pasatu ostean abokatuei jakinaraziko dietela zer erabakitzen duen epaileak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak