Errudun jo du epaimahaiak, 2011ko martxoan Bergaran pisukidea hil eta ibaira botatzearren

Julen Iriondo 2013ko ira. 28a, 14:50

Erailketa egotzi diote Domingos F.G. akusatuari, eta epaimahaiak dio hiltzaileak aprobetxatu zuela, gainera, biktimak gaitasun fisikoak mugatuta izatea. 12 urteko kartzela zigorra eskatu dute Fiskaltzak eta akusazio partikularrak; defentsak 10 urtekoa. Epaileak datozen egunetan plazaratuko du sententzia, eta adieraziko ze zigor ezartzen dion.

Gipuzkoako Auzitegian aste honetan egin dute 2011ko martxoko Bergarako gertakarien epaiketa. Epaimahaiak erailketagatik errudun jo du Domingos F.G., 51 urtekoa. Frogatutzat jo du hiltzeko asmoarekin erasotu zuela biktima, aprobetxatuz, gainera, gaixotasunagatik, ebakuntza bategatik eta lasaigarriak hartu izanagatik, erantzun-gaitasuna gutxituta zuela Miguel E.R. 46 urteko pisukideak.

Herri epaimahaiak ontzat hartu du prozesuan akusazioek –batez ere Fiskaltzak– emandako bertsioa: eztabaida gogorra izan zutela pisukideek 2011ko martxoaren 10ean, bizitoki zuten San Antonio kaleko 8. zenbakiko etxebizitzan. Borrokan hasi eta akusatuak heriotza eragin ziola biktimari. Laban bat eta mozteko erabiltzen den beste tresna bat ei zituen gertaeren unean. Gero, Deba ibaira bota zuen gorpua.

Akusatuaren argudioak, berriz, ez ditu onartu apaimahaiak, bat izan ezik: hildakoak ez zituela ordaintzen zegozkion gastuak, egongelaren jabe egin zela eta etxeko sarraila aldatu ere egin zuela, pisukideari giltzarik eman gabe, akusatuaren haserrea eraginez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak