iOS 7 gaurtik aurrera eskuragarri, Apple-en eramangarri berrienetan

Jon Berezibar 2013ko ira. 18a, 11:50

Eguneraketa berria lehen iPhone-etik sistema eragilean aldaketa gehien ekarri dituena da. Hirurak barne, iPhone 4, iPad 2 eta bostgarren belaunaldiko iPod Touch modeloetatik aurrerako bertsioetan instalatu ahalko dute soilik erabiltzaileek iOS 7-a.

Gaurko egunean zehar jasoko dute iOS erabiltzaileek eguneraketaren jakinarazpena eta doakoa izango da deskarga. Eguneratzeko aukera duten dispositiboetan ere modeloaren bertsioaren arabera, sistema eragile berriarekin etorriko diren ezaugarri guzti guztiak ere ez dira eskuragarri egongo. Air Drop delako fitxategiak “airean” partekatzeko  aplikazioa ala, kameran, argazki panoramikoak eta filtro ezberdinak ezartzeko aukerak bakarrik modelorik berrienetan egongo dira.

Instalazioa

iOS-en ezarpenen aplikazioan sistema eragilearen bertsioa begiratu eta, lehenago oharrik jaso ez bada, bertan eska daiteke eguneraketarako deskarga. Eguneraketa hasi baino lehenago argazkiak eta garrantzitsuak diren dokumentuen kopia egitea komeni da, hala nola, software-aren segurtasun kopia bat, iTunes ala iCloud bidez. Instalazio prozesu osoan gailua entxufatuta izatea gomendatzen da, bateriaren kontsumo handia dela-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak