Arantzazuko Ama Birjinaren egun intimoagoa izango da aurtengoa

Imanol Gallego 2013ko ira. 6a, 11:36

Asteleheneko Arantzazuko Ama Birjinaren eguna jai egun ofiziala ez denez, jende gutxiago bertaratuko dela espero da. Erromesaldia berezia izango da, bederatziurrena itxiko du-eta. Elizak egun hori hausnarketarako data izan dadila nahi du

Ohiturari eutsiz, Oñatitik goizeko zazpietan irtengo da erromesaldia eta Zapatan frantziskotarrekin batera otoi egingo dute. Santutegira fededunak eta Munilla gotzaina hurbiltzeaz gain, aurreko urteetan ez bezala, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak ere egongo dira. Arantzazutik jakinarazi digutenez, "ziurrenik lehendakaria ere" joango da.

Autobus zerbitzua

07:30ean irtengo da Oñatitik lehen autobusa eta ordu erdi geroago beheranzko zerbitzua ere martxan egongo da. Gaueko bederatziak arte, autobusak ordu erdian behin irtengo dira, baina 09:30etik 13:30ak bitartean autobusak 15 minutuan behin ibiliko dira. Olakuan, Kalegoienean, Korreosen eta Beneditarretan jendea batu ostean, Arantzazura igoko dira.

Santutegiko aparkalekuak betetzen badira, segurtasuna bermatzeko, udaltzainek Arantzazurako errepidea itxiko dute.

Presoen aldeko elkarretaratzea

Jaurlaritzako ordezkariak bertan egongo direla aprobetxatuz, Etxeratek elkarretaratzea egingo du. Bilkura goizeko 11:30ean hasi, eta eguerdiko ordu bietan amaituko da. Elkarretaratze horretan, agintariei presoen eskubideen alde lan egiteko eskatuko diete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak