Hondakinak biltzeko kontratazio prozedura zuzena dela dio Errekurtsoen Administrazio Organoak

Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak ebatzi berri du Debagoieneko Mankomunitateak hondakinak biltzeko zerbitzua kontratatzeko martxan jarritako prozedura zuzena dela. Azken hilabeteetan geldirik egon da prozesua, ebazpenaren zain.

Duela urtebete abiatu zuen Mankomunitateak hondakinak bildu eta garraiatzeko zerbitzua gehienez sei urterako kontratatzeko esleitze prozedura. 2013ko otsailean erabaki zuen Cespa enpresari ematea kontratua baina Urbaserrek errekurtso berezia jarri zuen. Sektore Publikoaren Kontratuen Legeari jarraituz, errekurtsoa aurkeztutako unetik, kontratazioaren tramitazioa etenda geratu zen.

Errekurtsoen Administrazio Organoak dio Mankomunitateak zuzentasunez ta gardentasunez burutu dela kontratazio prozesua. Ondorioz, bertan behera utzi du esleipenari ezarritako suspentsioa eta prozedurak aurrera jarraitu dezake.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.