Lehen fasearen ostean, oinezko patruilak gainontzeko ertzain-etxeetan ezarriko dira

Imanol Gallego 2013ko uzt. 22a, 10:00

Ertzantzaren 2013-2016 plan estrategikoaren helburu nagusia "herritarrengandik hurbilago egotea da" eta horretarako oinezko patruilak edo korrikak –oinezko patruilei hala deitzen diete– deitutakoak sortu dira eta ekainean burutu da planaren lehengo fasea.

Denbora horretan, Bergarako ertzain-etxetik aditzera eman dutenez, patruilatzera bideratutako denboraren ehunekoa, "hamabost aldiz handiagoa izan da, eguraldiagatik hilabete konplexua izan arren". Kalera irtetearen gaineko balorazioa ere egin dute Bergaratik: Esperientzia positiboa izan da, eta pozik gelditu dira bai herritarrak eta baita ertzainak ere. "Delituaren bilakaeran izan duen eraginari dagokionez, denbora-tarte handiagoa behar dugu ondorioak ateratzeko".

Froga fase arrakastatsua

Tamaina eta delitu-tipologia ezberdinak dituzten Gipuzkoako hiru ertzainetxetan abiarazi zuten korrikak gehitzeko plan pilotua: Donostian (hiri eremu handia), Bergaran (eremu ertaina) eta Zumarragan (eremu txikia).

Ertzaintzak garatutako plan estrategiko berri honetan hiru korrika eredu ageri ziren: Batetik, delituak gertatzeko aukera handiagoa duten eremu eta ordutegietakoak. Bestetik, herritarren segurtasun-pertzepzioa handitzeko xedea dutenak. Eta hirugarrenez, ertzainen esperientziaren eta ezagutzen ondorioz eginak.

Data zehatzik eman ez duten arren, laster, bigarren faseari ekingo diote eta korrikak pixkanaka gainontzeko ertzain-etxeetan ere egongo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak