'Ura eta erreka Deba ibarrean' asteko argazki lehiaketa martxan da

Jagoba Domingo 2013ko uzt. 19a, 16:52

‘Ura eta erreka Deba ibarrean’ astea antolatu dute Mankomunitatekoek. Astea bera urrian izango da, baina dagoeneko bertan kokatzen den argazki lehiaketa martxan jarri dute. Helburua, debagoiendarrak, erreketara hurbiltzea da, kontzientzia landu eta urteetan egindako lana ikus dezaten.

Agerikoa da Debagoieneko­­ errekek azken hamarkadan jasan duten aldaketa, bada aldaketa horren bueltan egin den lanaz kontzientziatzeko, Mankomunitatekok ‘Ura eta erreka Deba ibarrean’ izeneko astea antolatuko dute urriaren 13a eta 19a bitartean. Hori ikusita, talde bat sortzea erabaki zuten, herri bakoitzeko Udal ordezkari baterekin, horrela ekintza bateratuak egin eta esfortzuak batuz eragin handiagoa izateko asmoz. Talde horren lehenengo hausnarketa, ibaien irudi zikina zegoela zen, eta ametsa erreka garbi eta eder batez disfrutatzea da.Horretarako bisita gidatuak egingo dituzte, astearen ekintza nagusia berau izango da; baina beste hainbat antolatuko dituztela esan digu gaur Kristina Iraolagoitiak, Mankomunitateko Ingurumen teknikariak.

Argazki lehiaketa

Lehenengo ekintza baina martxan da dagoeneko, Udako argazki lehiaketa. Irailaren 20ra arte, ura eta erreken inguruko argazkiak argazkilehiaketa@debagoiena.com helbidera bidaltzeko aukera dago. Parte hartzaile bakoitzak 2 argazki aurkeztu ahal izango ditu, eta baldintza bakarra beste inon aurretik argitaratu gabea egotea da. Lehiaketan parte hartzeko ez dago adin mugarik, baina hiru kategoriatan banatu dute lehiaketa; 14 urtetik beherakoak, 14-65 urte artekoak eta 65 urtetik gorakoa. Beraz, udan kamera ondoan izanez gero ez duzue aitzakiarik izango gure ibarreko erreketara hurbildu eta argazkiak ateratzeko.

Aurkezturiko argazkietatik 30 aukeratuko dituzte eta horiekin herriz herri erakusketa egingo dute. Kategoria bakoitzeko irabazleak, bertako produktuekin osaturiko otar bana irabaziko du, eta argazki irabazlea gainera, Ura eta erreka Deba ibarrean asteko irudi bezala erabiliko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak