Mozillak mugikorrentzako sistema eragilea egin du espainiar estatuan

Guren Zumalde 2013ko uzt. 18a, 12:35

Orain arteko smartphone guztiak multzo bitan banatuta zeuden. Guzti-guztiak: batzuk Andrid sistemarekin zebiltzan eta besteak iOSrekin. Hegoaldeko lau lurraldeetan, ordea, Mozilla fundazioak bere sistema eragilea aurkeztu du.

Google eta Apple etxeen sistemak oso lotuta daude momentuan momentuko euskarrien teknologiarekin: mugikorren ahalmenaren arabera sortzen dira programak, ahalik eta astunenak. Beraz, berritasunak sarritan mugikor berrienetan baino ez dabiltza egoki, gaitasun handia behar dutelako. Horrek, gainera, energia-kontsumo handia dakar, eta ondorioz, askotan kargatu behar izaten dira telefonoak. Mozillakoek dakarten sistema-eragilea bestelakoa da. Oinarrian sarean ibiltzeko nabigatzailea dauka Firefox OS programak eta HTML5 kodearekin dabil. Ondorioz, askoz ere eskakizun teknologiko txikiagoa du Mozillaren sistemak eta bateria-kontsumoa ere askoz txikiagoa da. Darabilen kode irekiari esker, aplikazioak edonondik jaitsi ahalko ditu erabiltzaileak eta ez banatzaile bakar batetik.
Merkatu berrien bila
Firefox OS sistema bigarren mailako telefonoak dituztenentzako da egokiagoa. Mugikor berriena derrigorrean eduki behar ez duten horientzat. Indar gutxirekin ere badabilelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak