Euskaltel enpresak Orangeren sarea erabiliko du 2014tik aurrera

Guren Zumalde 2013ko uzt. 18a, 12:34

2006tik Vodafoneren sarea erabili du Euskaltelek espainiar estatuan estaldura eskaintzeko. Datorren urtetik aurrera, baina, Orangerenarekin moldatuko da.

Euskaltelek erabaki du Vodafonerekin zuen hitzarmena ez berritzea; Amenarekin lankidetza hautsi zuenetik egiten zuen lana harekin. Hainbatentzat harrigarria gerta liteke, izan ere, Orangeri Euskaltelek 222 milioi euro ordaindu behar izan dizkio kalte-ordainetan.
Aldaketak Euskaltelen
Euskaltelen estrategia berria sartu diren akziodun berriek ekarri dute; Triatlantic eta Inverindustrial inbertsio-funtsek enpresaren %48,1 dute euren eskuetan.
Akziodun berriek, euren diruei ahalik eta etekin handiena ateratzearren, Orangerekin bat egitea komenigarria ikusi dute. Harekin bat eginda enpresa oparoagoa izango dela uste dute. Eta France Telecom etxearen filialak Hegoaldeko lurraldeetan muturra berriz sartuko luke. Ez baita ahaztu behar, Euskaltelek sekulako dirutza ordaindu bazion ere, ia bezerorik gabe gelditu zela Hegoaldean Orange. Eta krisialdi ekonomikoak gutxiago eragin du gure inguruan. Ulertzeko moduko arrazoiak dira bizi ditugun garaiotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak