Enpresek % 5 energia aurreztu dute Bazkundearen proiektu bati esker

Leire Kortabarria 2013ko uzt. 9a, 11:31

Makineria fabrikatzaile industria sektoreko enpresek % 5 energia baino gehiago aurreztu dute Gipuzkoako Bazkundeak bultzatu duen proiektu bati esker. Aurreztutako energia Gipuzkoako 115 familiak urte betean kontsumitzen dutenaren parekoa da, eta honek atmosferara 361 tona CO2 gutxiago zabaltzea suposatzen du.

Proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Kutxa Ekogunearen finantzazioa jaso du, Adegiren laguntzarekin batera.

Planteatu diren neurriek 180.000 euroko inbertsioa dute, baina aurreztutako energiari esker enpresek 8 hilabetetan berreskuratzen dute gastu hori.

Ekimen honek izan duen arrakasta ikusita, lau entitateek proiektua beste urte betez luzatzea erabaki dute.

Energiaren eraginkortasunerako eta energia aurrezteko proiektua 2011ean jarri zen martxan, lau entitateek garai hartan zuten hitzarmen bati esker. Urte hartan bertan egin zuten lehen fasea eta bigarrena 2012an egin da. Fase hori bukatuta, energiaren %5,2 aurreztea lortu da makineria fabrikatzaile industria arloko enpresetan. 

Ekimena Gipuzkoako empresen artean energia kontsumoa jaisteko eta aurrezteko helburuarekin sortu zen. Lehenengo fasean  proiektua metal-mekanika industriaren sektoreari zuzendua egon zen, txiribilez abiatutako industria mekanizatuari, eta %4,3a aurreztea lortu zuten energia kontsumoan.

Proiektua 20 enpresetan aplikatu da, prestakuntza ekintzekin, benchmarkingekin eta asistentzia teknikoko zerbitzuarekin batera.

Parte hartu duten enpresek 9 aurrezpen neurrien artean aukeratzeko ahalmena izan dute. Aukeratuenak konpresoreekin eta klimatizaziorekin erlazionatutakoak izan dira. Proposatutako 9 neurrien artean enpresa bakoitzak, batez beste, lau neurri aukeratu ditu, berehalako aurrezpena suposatzen dutenak.

Goiena Magazinea-n izan zen Gipuzkoako Bazkundeko Iñigo Muguruza proiektu horren nondik norakoak azaltzen:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak