Ostegun Bidaiariak lehiaketak baditu irabazleak

Goiatz Arana Begiristain 2013ko uzt. 4a, 10:44

Lehen saria Larraitz Arandok eskuratu du; 11 hilabetez Asia, Ozeania, Hegoamerika… bisitatu zituen. Bigarrena Mikel Bustok eta Laura Perezek eraman dute; bizikleta, autobus, tren eta ferryak erabilita zeharkatu zuten Norvegia. Eta hirugarrena Garikoitz Iturberentzat izan da; hiru astetan Danubio bizikletan zeharkatu zuen familiarekin. Bidaia ezberdinen esperientziak partekatzeko asmoz sortu zen Ostegun Bidaiariak lehiaketa Aretxabaletako Udalaren eskutik eta Arteman Komunikazioak gauzatu du. Balorazio "oso positiboa" egin dute.

Debagoienean jaio edo bizi den edozein gaztek hartu ahal izan du parte. Sei diaporama emanaldi egin dira Aretxabaletako taberna ezberdinetan eta horien bitartez Danubio, Maroko, Norvegia, Polonia, Guatemala eta beste herrialde batzuk gertutik ezagutzeko aukera izan da.

Irabazleak

Irabazleak publikoak aukeratu ditu emanaldietan jarritako postontzietan botoa emanez. Guztira hiru sari banatu dituzte: sari nagusia –250 euro–, bigarrena –150 euro– eta hirugarrena –100.

  • Lehenengo saria Larraitz Arandok eskuratu du Jira ta bira diaporamarekin. 11 hilabetez Asia, Ozeania, Hegoamerika… bisitatu zituen.
  • Bigarren saria Mikel Bustok eta Laura Perezek eraman dute. Bizikleta, autobus, tren eta ferryak erabilita zeharkatu zuten Norvegia.
  • Hirugarren saria Garikoitz Iturbek jaso du. Hiru astetan Danubio bizikletan zeharkatu zuen familiarekin.

Jakin-minez

Ostegun Bidaiariak-en lehen edizioa bukatu da, eta antolatzaileek egin duten balorazioa "oso ona" da. Ekimen berria izan arren, hasieratik jendeak jakin-minez erantzun du eta tabernariak ere pozik daude eskaintza ezberdinak proposatzeagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak