AHT Gelditu Elkarlanak 'Euskal Y'-aren porrotaren froga ikusten du Bordele arteko lanak 2030era atzeratzeko erabakian

Jon Berezibar 2013ko uzt. 1a, 19:15

Frantziako gobernuak hartutako azken erabakian Euskal Y delakoaren porrotaren konfirmazioa ikiusten du AHT Gelditu Elkarlanak. Birplanteamendu oso bat eskatzen diete Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta Espainiako Sustapen Ministerioari. Hilaren 25etik abuztuaren 1era bitartean egingo den bizikleta martxan parte hartzeko gonbidapena ere luzatu du taldeak.

"Euskal Y-aren porrota" ikusten du AHT Gelditu Elkarlanak Frantziako gobernuaren atzeratzeko erabakiaren ondotik. AHTaren Hendaia eta Bordele arteko zatia 2030era arte gutxienez atzeratu izanak, Euskal Y delakoa Europarako loturarik gabe lagako duela adierazten dute taldetik eta hortik proiektuaren porrot ustea.

Hala, zabaldutako ohar baten diote "bai Frantziak eta bai Adifek zein Espainiako gobernuak AHTa bere gain har ezin dezaketen xahuketa bat dela onartu behar izan" dutela.

Amaitzeko, eransten dute zera, "obrak geldiarazi eta egitasmo osoaren birplanteaketa zorrotz batekin erantzun" behar lieketela  "Eusko Jaurlaritzak, Nafar Gobernuak eta Sustapen Ministerioak", "AHTren inguruan egunetik egunera pilatzen ari diren zalantza ekonomiko, tekniko eta finantzieroei" erantzuteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak