Gaur jarriko dute martxan atez atekoa Oñatin

Goiatz Arana Begiristain 2013ko uzt. 1a, 18:32

Oñatin, atez ate batuko dituzte hondakinak gaurtik –astelehena– aurrera, eta herritarrek papera eta kartoiarekin estreinatuko dute hondakinak batzeko sistema hori, egutegiaren arabera horixe baita astelehenetan ateratzea dagokiena.

Astelehenetan, papera eta kartoia; martitzen, egubakoitz eta domeketan, organikoa; eguazten eta zapatutan, ontzi arinak; eta eguenetan, errefusa atera beharko dituzte. Hiru ordu izango dituzte horretarako, 20:00etatik 23:00etara, eta ordu horretan bilketa hasiko da.

Iritsi da, beraz, atez atekoa martxan jartzeko eguna eta, hori horrela, orain arte herriko kaleetan zeuden edukiontziak erretiratzen ibili dira hainbat kamioi, gaur 06:00etatik: edukiontzi horia, urdina eta berdea, hirurak kendu dituzte, eta ETEOren atzeko aldera eraman, hustu eta gero.

Bigarren herria Debagoienean

Oñati izango da atez ateko hondakinen bilketa sistema aplikatuko duen Debagoieneko bigarren herria, Antzuolaren atzetik, eta sistema berria lasai hartzeko dei egin die alkateak herrikideei. Gogora erazi die, gainera, informazio bulegoak, hasiera baten, urte amaierara arte zabalik egongo direla eta zalantzak dituztenak bulegoetara edo udaletxera joan daitezkeela laguntza bila.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak