"Euskararen nazioarteko aitortza dakarrelako", '.eus' domeinuaren onarpena ospatuko dute gaur Bilbon

Jon Berezibar 2013ko eka. 21a, 10:00

ICANN erakundeak onartu du, urteetako eskaerari kasu eginez, .eus domeinua. Domeinuaren aldeko .PuntuEus Fundazioak "euskararen herriaren nazio aitortza" dela dio eta "garapen lokalerako tresna global" bezala aurkeztu dute, "euskararen eta euskal kulturaren Interneteko presentziari, izanari, izena" jarri diona. Domeinua erabilgarri datorren urteko apirilean egongo da. Onarpena, hortaz, prozesu luzearen azken urratsetako bat da, beraz, lau urtetako lanaren barruan. Lorpena ospatzeko, ekitaldia egingo dute gaur PuntuEus Fundazioko kideek, patronatuak eta kide atxikiek (Goiena Komunikazio Taldea barne). 13:00etan EHUren Bizkaia aretoan izango da ospakizun ekitaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak