Saskibaloiaren gaineko mahaingurua Bergaran

Xabier Urtzelai 2013ko eka. 19a, 11:15

Asteburuan saskibaloiak hartuko du Bergarako San Martin plaza, Hirunako Torneoaz, baina gaur, eguaztena, motorrak berotzen joateko Bergarako Saskibaloi Elkarteak antolatuta saskibaloi mahainguru interesgarria izango da Miguel Altuna Institutuan (19:00).

Mahaiaren bueltan batuko dira Iurgi Camino, Iraurgi taldeko entrenatzailea, Natra Oñati taldeko Asier de la Iglesia, eta ACB mailan dugun epaile gipuzkoar bakarra, Ruben Sanchez. Eta, antolatzaileek aurreratu moduan saskibaloiarekin lotura duten gai mordoa izango dituzte berbagai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak