Bihar, zapatua, Mundumoben amaiera, Donostian 'Eman hartu nahi duzun mundua' leloarekin

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko ekainaren 7a

Donostiako Bulebarrean elkartuko dira 18:00etan amaiera ekitaldia egiteko.

Lau asten herriz herri (gurean, Elgetan) Mundumob ekimena gauzatu ostean, bihar, Donostiarako (18:00etan) gonbitea egin du Gipuzkoa Zero Zaborrek, ekimena borobiltzeko. "Hondakinen kudeaketan ere oinarri izan beharko lukeen printzipioa aldarrikatzen ari gara. Guztiok daukagu mundua aurreko belaunaldiek jaso zuten aukera berdinekin jasotzeko eskubidea, eta ondorioz, guztiok daukagu hurrengo belaunaldiei mundua jaso dugun aukera berdinekin uzteko betebeharra", hori izango dute oinarri. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak