Mari Carmen Gallastegi sailburu ohiak Eusko Ikaskuntza saria jaso du

Jon Berezibar 2013ko eka. 6a, 17:09

Gaur jakinarazi dutenez, Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal erakundeekiko konpromisoa" nabarmendu du Gallastegiren kasuan.

Eusko Ikaskuntzako sariak 1995az geroztik banatzen dira eta 20.000 euroko dotazio ekonomikoa dute (aurten, sari bikoitza eman da eta, Paco Etxeberria familia medikuarekin partekatuta, 10.000na euro jasoko dute saridunek) eta Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien alorretako pertsona ospetsuak nabarmentzen ditu erakundeak "Euskal Herriko garapen kulturalean modu eraginkorrean" laguntzeagatik.

Mari Carmen Gallastegi Teoria Ekonomikoan katedraduna da eta EHUko Ekonomia Publikorako Institutuko Ingurumen Ekonomia Unitateko zuzendaria da. Baliabide berriztagarrien kudeaketa ereduetan, sektore publikoaren funtzionamenduan, Euroarekin bategitean eta ekonomiaren deslokalizazioaren fenomenoen alorrean aditua da. Jakiundeko kide ere bada bergararra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak