Garbigune Ibiltaria jarri du martxan Mankomunitateak

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko eka. 3a, 21:40

Zero Zabor filosofiari eutsiz, garbigune ibiltaria aurkeztu du gaur Mankomunitateak Leintz Gatzagan. Etxean pilatzen diren hondakin arriskutsuak batuko ditu, eta herriz herri ibiliko da.

Etxean pilatzen ditugun hondakin arriskutsuak batuko ditu garbigune ibiltariak, adibidez: bonbilak, erradiografiak, disolbatzaileak, bateriak, etxetresna elektrikoak, olio zaharrak, pilak, CD eta DVDak edo margoak.

Debagoieneko hiru herrietan badaude garbiguneak, esaterako, Oñatin, Arrasaten eta Bergaran. Garbigune ibiltari honekin, baina, herri txikietara heltzea gura du Mankomunitateak, lehengo zerbitzua berreskuratuz. Horrela, Debagoieneko herri guztietara helduko da; hamabostean behin bisitatuko du herri bakoitza eta egun hauetan, ari dira hain justu, herri bakoitzari dagokion eguntegia etxez etxe banatzen.

Josu Pereda Mankomunitateko ingurumen arduradunak aurreratu duenez, erabilerak ez du inolako misteriorik: "bi alde ditu; alde batean, zuloak daude dagokion hondakina botatzeko eta beste aldean zuloak egon ordez, atea zabaldu eta barruan utzi behar dira hondakinak".

Garbigune ibiltaria goizetik gaueraino, egun osoz egongo da dagokion egunean dagokion herrian, herriko erdigunean, Mankomunitateko langileek eraman eta jasoko dute.

Peredak aurreratu duenez, herritarrek Garbigune ibiltaria zuzen erabiltzen badute, Mankomunitateak bigarren garbigune mugikor bat erostea pentsatuko luke, herrietako erdigunean ez ezik, auzoetara ere heltzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak