Afrika gertuago sentitzeko jardunaldia Gandiagan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2013ko eka. 6a, 18:00

Arantzazu, Afrikarekiko Topalekua jardunaldia proposatu dute Tau Fundazioak, Frantziskotarren Garapenerako GKEk eta Arantzazuko Adiskideak elkarteak; zapatuan, ekainaren 8an izango da doan, Gandiaga Topagunean.

Afrika gerturarazteko helburuarekin, zine-foruma, antzerki eta musika ikuskizuna, artisautza erakusketa eta hitzaldiak antolatu dituzte publiko zabalarentzat (haurrentzako ezik)

Afrikako errealitateaz bertatik bertara

Afrikaren errealitatea bertatik bertara ezagutaraztea nahi izan dute. Hainbat sari dituzten Burkina Fason errodatutako Yvette film laburra eta Ugandan egindako Imani luzea erakutsiko dituzte. Osterako, Agnes Kamya, Iman filmaren gidoilari afrikarrarekin mahai-ingurua prestatu dute.

Aurrez izena ematea komeni da

Aurrez izena eman behar da, 943 28 99 56 telefonoan edo tau_ss@taufundazioa.org helbidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak